Landa etxea

 

Alberroakoborda, berritutako borda zahar bat da, harrizko pareta batez inguratua, ingurune berde, lasai eta paregabean dagoena.

Etxeak, 8 lagunendako edukiera dauka eta bi solairutakoa da:

  • Beheitiko solairua: Sukalde-jangela-egongela, erdian lurreko suarekin, ontzigarbikariarekin eta beharrezko tresneriarekin, bainugela bat eta bi ohedun logela.
  • Solairuartean, irakurleku bat dago jokoekin.
  • Lehendabiziko solairuan bainugela bat eta hiru logela bikoitz daude; bi ohe bikoitzekoak eta bertzea bi ohetakoa.

Etxeak erabilgarri dagoen telefono bat dauka.

Argazkiak